You Tube bihurtu da ikusentzunezko edukien oinarri. Bertan aurki daitezke inon baino bideo gehiago, eta bertara jotzen du bideo bat ikusi edo eskuratu nahi duen edonork. Erreferentzia nagusi bat dute ikusentzunezkoek.
You Tube-k, gainera, prosumerren etorrera bultzatu du. Izan ere, lehen kontsumitzaile soila zena interneten, gaur egun ekoizlea ere bada, bideo horien produkzioan jarduten du. Baina ez hori bakarrik, edzeinek du bere bideoei etekina ateratzeko aukera. Bideo arrakastatsu bat eginez gero, gure produkzioari etekin ekonomikoa aterako diogu, ziur aski. Publizitatea jarriko digute eta, ordutik aurrera, ikustaldi bakoitzarengatik diru pixka bat eskuratuko dugu.
Aukera hori, ordea, ez dago soilik prosumerrentzat. Enpresa handiek ere egin ditzakete euren bideoak, You Tube-ra igo eta publizitatearen bitartez dirua irabazi. Eta hala egiten dute. Ikusentzunezkoak ekoizten dituzten enpresa askok etekina ateratzen diote You Tube-ri, kantarien etab.-en bitartez. Hor dugu Lady Gaga-ren kasua, esate baterako. Bere bideoek milaka edo milioika ikustaldi dituzte.
Beraz, You Tube prosumerrentzako baliabide interesgarria izan daiteke, baina enpresa handiek aterako diote etekin gehien.
Lasartetik
viernes, 17 de diciembre de 2010
jueves, 16 de diciembre de 2010
Iturrien erabilpena, oso eskasa; jai dugu!
Javier Mayoralek bere "Radio y TV: ni siquiera una fuente por medio" artikuluan azaltzen du, beste ikerketa batek lortutako datuak eskainiz, irratian eta telebistan oso iturri gutxi erabiltzen direla. Beraz, albisteak lantzeko modua ez da egokiena izango, ezta informazioa oso sinesgarria ere. Eta gainera, gaur egun dagoen informazio agentzia eskasia kontuan hartzen badugu, egoera are larriagoa da.
Mayoralek berak azaltzen duen bezala, iturri erabilpen eskasia horren lehen ondorioa informazioa ez kontrastatzea da. Izan ere, ikerketa horrek aztertutako irrati eta telebista bakoitzak 0,71 iturri erabiltzen ditu bere albistegiak osatzeko. Bakar bat baino gutxiago!!! Horrela, beraz, ezinezkoa da informazioa konprobatzea eta kontrastatzea. Bakarra baduzu, horrena sinistuko duzu, noski. Prentsaren kasuan ere, panorama ez da hobea: 1,33 iturri egunkari bakoitzeko.
Gaur egun, gainera, oso informazio agentzia gutxi daude, eta hedabideek "konpartitu" egiten dituzte. Horrek esan nahi du informazio bera, konprobatua izan gabe, zenbait hedabidek argitaratuko dutela. Beraz, gezur bat sartzen badute, hainbat hedabidek emango dute eta, ondorioz, ikaragarri zabalduko da berri hori.
Agentzia horiek, gainera, estatu gutxi batzuen eskuetan daude, denak boteretsuak. Horrek ondorio argi bat du: beren intereseko informazioa pasako diete hedabideei, eta interesatzen ez zaiena gorde. Horrela, mundu osoko hedabideek estatu boteretsuen intereseko informazioa emango dute eta, berriro diot, kontrastatu gabe. Sinesgarritasuna, beraz, minimoa izango da.
Hedabideek jendeari beren intereseko errealitatea islatzen duten garai honetan, hedabideek ere informazio interesatua jasotzen badute... Zer esango dizuet? Jai dugu!

Gure ikasleak, sarituta
Gure unibertsitateko ikusentzulezko hiru ikaslek laburmetraia komentatuenaren saria eskuratu dute "Concurso de minicortos de Halloween" lehiaketan. Port Aventurak antolatutako lehiaketan lan ederra egin zuten hiruek. Ikusi ezazue!
Lotsagarria baina, agian, eraginkorra
Azkenaldian bueltaka ibili da jendearen ahotan eta baita hedabideetan ere "Manu a Manu" saioan Iñaki Perurena harrijasotzaileari egin zioten elkarrizketa. Arrazoia, ordea, ez da ederrena izan. Eta ez dakit kazetari bati gustatu beharko litzaiokeen halako kontu batengatik ezagun egitea. Baina hala egin du saioaren aurkezleak, Manu Redondok.
Gure gaiak ikusentzunezko edukien azterketa eska dezake, baina kasu honetan ezinezkoa da horretan zentratzea, inguratzen duen guztia kontuan hartuz gero. Hala ere, aipatuko dugu hautatutako lekua (Perurenaren etxe-museo zoragarria) ezinhobea dela, eta irudia ondo hartuta dagoela orohar, nahiz eta aurkezlearen irudiak itzal gehiegi duen. Audioaren aldetik ere arazorik ez.
Baina goazen harira. Argi eta garbi esateko, Manu Redondoren jarrera eta elkarrizketa lotsagarria da erabat. Uneoro dabil probokatu nahian, gai polemikoak atereaz eta txorakeriak galdetuz, eta errespeturik ere ez du erakusten. Aurpegira barre egiten dio historiako harrijasotzaile handienetako bati, handiena ez bada. Jarrera erabat probokatzailea eta errespeturik gabekoa izan zuen aurkezleak elkarrizketa horretan.
Horrez gain, nabari zaio gaiaren inguruan inolako jakintzarik ez duela, eta are grabeagoa dena, ez zen batere dokumentatu elkarrizketa agin aurretik. Hori dela eta, gai nagusitik aldendu eta bestelako kontuak mahairatzen ditu, gehienetan gai polemikoak, absurdoak edo txorakeria hutsak direlarik.
Elkarrizketaren beste aldean Iñaki Perurena dugu, sekulako erakustaldia eman zuena (harriak jasotzen bezalaxe). Lasai mantendu zen (ez dakit nola ez zion zartako bat eman) eta maisutasunez hitz egin zion, bere ezagutza eta aurkezlearen ezjakintasuna agerian utziz.
Lotsagarria izan zen erabat aurkezlearen jarrera. Baina, beharbada, on egingo dio (nola dagoen mundua!). Izan ere, polemika ikustea gustuko du jendeak, eta Manu Redondoren jarrera probokatzaileak erakarri ditzake hurrengo saioak ikusteko. Gainera, ez da ahaztu behar elkarrizketaren bideoak sekulako arrakasta izan duela Youtuben (200.000tik gora bistadizo ditu) eta gizartean orohar, ahoz aho igaro baita elkarrizketa lotsagarri baina, agian, eraginkor hau.

lunes, 13 de diciembre de 2010
Chernobil Elkarteko kideekin solasean
Joan den igandean, Abenduaren 12, Chernobil Elkarteak bilera bat antolatu zuen Donostian, aurretik Gasteizen eta Bilbon egin zuten bezala, datorren udan Ukraniako haurrak hartu nahi dituzten familiei informazioa eskaintzeko. Bertan izan ginen, eta Olatz eta Itziar elkarteko kideei elkarrizketa egin genien. Chernobileko egoeraz, ekartzen dituzten haurrez eta eurak hartzen dituzten familiez hitz egin ziguten.
Eskerrak Chernobil Elkarteari, eta zehazki Olatz eta Itziarri.
Egileak: Beñat Los Arcos eta Dennis Sorondo
jueves, 9 de diciembre de 2010
Interneteko baliabideen Top 100 irakaskuntzarako
Jane Hart irakasleak, urtero bezala, irakaskuntzan gehien erabiltzen diren 100 baliabideen zerrenda argitaratu du. Iaz bezala, Twitter da buruan. Saltorik handiena, aldiz, Dropbox-ek egin du, 71. postutik 13.-era. Bideo honetan azaltzen dugu baliabide interesgarri hau. Ikusi ezazu!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)