
Horien artean dugu Euskal Irrati Telebistaren webgunea. EITB-k, bere webgunean, RSS bitartez azken berriak zure interneteko tresnetan edo Google-en orrialdean irakurtzeko aukera eskaintzen digu. Horretarako, pauso erraz batzuk jarraitu bainop ez dugu egin behar. Hona hemen argibideak:
1- eitb.com-en, hasierako orrialdean goialdean agertzen den RSS sinbolo laranja sakatu.
2- Azken albisteak jaso nahi dituguneko arloa aukeratu. EITB-k zenbait arlotan bereizten dizkigu albisteak, bakoitzak gustuko dituen gaiak bakarrik aukeratu ditzan.
3- RSS zerbitzuko albisteak nola jaso nahi ditugun aukeratu. EITB-k hiru modu eskaintzen dizkigu: a) Google-en tresnak; b) Google Reader zerbitzua; c) Interneteko tresnak

EITB-ren albisteak uneoro modu erraz batean jaso nahi badituzue, badakizue: harpidetu eitb.com-en RSS zerbitzura!