Berriemaile bereziaren lana egiten duela kontatzen digu, azken orduko albisteen berri emateko denbora tarte laburretarako (30-40 egun) joaten dela albistea sortu deneko herrialdera.
Material ona izatea oso garrantzitsua dela aipatzen du, bai grabatzekoa baina baita bidaltzekoa ere (sateliteak,...). Gainera, gaur egun gerrara eta bestelako gatazketara babestuago doala adierazten du, aseguruak asko hobetu baitira. Oso seguru sentitzen dela dio, ez baitu sekula arazorik izan.Berriemaile bereziari, batez ere, azkartasuna eskatzen zaiola aipatzen du, baita kalitatea ere.
Aiestaranek egunkariko kazetarien sorkuntzaren garrantzia aldarrikatzen du, agentziek bidalitakoaren gainetik. Azken hau, bere hitzetan, zaharra da, aurreko egunean, ziur aski, telebista, irrati eta interneteko edizioetan emango baitzuten.
Eta bukatzeko, berak egindako zenbait lan erakusten eta azaltzen dizkigu, argazkiak, bideo-erreportaiak edo idatzizkoak.
http://player.vimeo.com/video/16270899
No hay comentarios:
Publicar un comentario