http://www.mefeedia.com/watch/31102231
Link honetan ikus daitekeen elkarrizketa Carlos Fernandez Liria filosofoari egina da.
Ikus daitekeenez, leku itxi batean egina dago, eta ez da argi askorik sartzen. Kameraren eta subjektuaren kokapenak argia desproportzionatuta egotea eragiten du. Alde bat ilun dagoen bitartean, bestea argi dago, eta horrek gehiegizko kontraste handia eragiten du. Dena den, irudia argi ikusten da, ez dago subjektua eta bestelako elementuak ikusteko arazorik.
Bestalde, ahotsa argi entzuten da, ulertzeko ez da zaila, baina hobetzeko aukera bazegoen, ahotsa jasotzeko beste metodo bat erabilita.
Kamerak egiten dituen mugimendu xumeek ez diote ezer aportatzen elkarrizketari ezta ikusentzunezko produkzioari. Soberan daudela iruditzen zait, hobe zukeen kamerazainak kamera geldi eduki.
Carlos Fernandez Liriak inmigrazioaren gaia eta, zehazkiago, inmigranteak nola dauden ikusita azaltzen du. Nola saiatzen diren inmigrazioa ekiditen, zein den inmigranteek duten irudia... Horrez gain, herrialde indartsuen zapalkuntza, kolonialismoa... kritikatzen ditu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario